XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12.1.- SARRERA.

Materialek eremu elektromagnetikoen eraginez ondoko hiru efektu hauek jasaten dituzte: a) eroankortasuna; b) polarizazio dielektrikoa; c) efektu magnetikoak.

Materialak osatzen dituzten ioi eta elektroiek, higidura jarraia eta desordenatua dute.

Eremu elektriko eta magnetikoek nolabaiteko orientazioa ematen diete partikulen higidurei.

Behin eremu elektriko eta magnetikoen funtsa ezagutuz gero, materialen propietate elektriko eta magnetikoak ezagutu daitezke.

Ondoko lerroetan, aipatutako propietate hauek azalduko ditugu.

12.2.- EROANKORTASUN ELEKTRIKOA.

Propietate honek kargen higikortasuna adierazten digu.

Karga, ioi edota elektroien bidez garraia daiteke.

Materialetan eroankortasuna muga zabalen artean aldatzen da.

Zilarrarentzakoa adibidez, 10ampsup6; (Ohm-cm)-ampsup1; izango da eta parafinarentzakoa 10ampsup18; (Ohm-cm)ampsup1;.

12.3.- EROALEAK.

Korronte elektrikoa iragaten uzten duten materialei eroale esaten zaie.

Metalik gehienak eroaleak dira.

Baina bakoitza desberdina da eta batzuk besteak baino errazago uzten dute iragaten.

Hemen bi motako eroaleak ikusi ahal izango ditugu.

Bata erresistentzia txikiko eroalea eta bestea eroale txarra edo erresistentzia handikoa.

a) Eroale onak: .

Lehen aipatu dugunez hauek erresistentzia txikia dute eta zirkuitu elektrikoetan erabiltzen dira gehienbat.